Denbora luzez buruan helburu zehatz bat izanda lanean egon ostean hori lortzean, horri uko egiteko gai izango zinatekete? Duela astebete Simone Biles gimnastak kirol mundua (eta jendarte osoa) hankaz gora jarri zuen, bere osasun mentala konpetizioaren aurretik jartzean, Rio de Janeiron 2016an ospatu ziren Olinpiar Jokoetako afera errepikatzeko (hobetzeko, inkluso) aukera bazuen ere.
Kategoria: Udarako Gau Luzeak
Azken urteetan Euskal Herritik kanpo aste bete igarotzeko aukera izan badut ere, aurten ez dut aukerarik izanen, ikasturte honetan aurreztutako dirua etxeko gastuetara doazelako. Ongi etorri pandemia urtean autonomo egin zen gazte baten bizitzara!
Baliteke aspalditik Twitterretik ezagutzea edo Youtuben bideoak egiten hasi nintzenean (baiii, kanal bat daukat eta noizbehinka, hau da, gogoz nagoenean bideoren bat igotzen dut). Apika Twitchen ezagutu ninduzun, edota #3000twitz ekimenaren harira. Baliteke ere duela oso gutxi ezagutu duzula BLOG honetan lerro hauek betetzen dituen ero hau. Edo agian betidanik ezagutzen dugu elkar.
Hilabete luze eta bero hauek gauza asko egiteko aukera ematen dute. Horregatik, gaur, uda honetan ikusteko BOST telesail motz proposatzen dizkizuet:
Ez dakit zuei ere gertatuko zaizuen. Uda astearekin batera, beno, hobe erranda, ekainaren bukaerarekin, udan egin nahiko nukeenaren zerrenda bat egiten dut.