Erraten da Twitchen bideojokoekin zerikusia duen edukia baino ez dela aurkitzen eta oker daude. Askotariko edukiak daude, askotariko hizkuntzetan. Baita euskaraz ere. Aber.. egia erran behar badut, nik bideojoetan oso txarra naiz, eta beraz, nik Twitchen kontu kontari ibiltzen naiz….
Duela egun batzuk El País egunkariak Marta Xargay saskibaloi jokalari ohiaren elkarrizketa argitaratu zuen, saskibaloiaren eta, oro har, kirol munduan hautsak harrotuz. Egunek aurrera egin ahala, Espainiako emakumezkoen saskibaloi selekzioaren inguruko egoera gero eta gehiago ezagutzeko aukera izaten ari gara, tantaka eta oso gutxinaka bada ere.
Denbora luzez buruan helburu zehatz bat izanda lanean egon ostean hori lortzean, horri uko egiteko gai izango zinatekete? Duela astebete Simone Biles gimnastak kirol mundua (eta jendarte osoa) hankaz gora jarri zuen, bere osasun mentala konpetizioaren aurretik jartzean, Rio de Janeiron 2016an ospatu ziren Olinpiar Jokoetako afera errepikatzeko (hobetzeko, inkluso) aukera bazuen ere.
Azken urteetan Euskal Herritik kanpo aste bete igarotzeko aukera izan badut ere, aurten ez dut aukerarik izanen, ikasturte honetan aurreztutako dirua etxeko gastuetara doazelako. Ongi etorri pandemia urtean autonomo egin zen gazte baten bizitzara!
Baliteke aspalditik Twitterretik ezagutzea edo Youtuben bideoak egiten hasi nintzenean (baiii, kanal bat daukat eta noizbehinka, hau da, gogoz nagoenean bideoren bat igotzen dut). Apika Twitchen ezagutu ninduzun, edota #3000twitz ekimenaren harira. Baliteke ere duela oso gutxi ezagutu duzula BLOG honetan lerro hauek betetzen dituen ero hau. Edo agian betidanik ezagutzen dugu elkar.