Ez dakit zein momentutan ezta nola iritsi nintzen Twitchen erabiltzailea sortzera. gogoan dudan gauza bakarra Nebukairen kanala topatu izanari esker jarraitu nuela bertara sartzen.
Sarean euskaraz bizitzeko nahiagatik edo sarean sortutako euskarazko edukiaren bila etorri bazara eta Twitch zer demontre den ez badakizu, lasai egon, oraintxe azalduko dizut eta .
Zer demontre da Twitch?
Twitch zuzenekoak (streamingak) egiteko plataforma bat da non streamer edo sortzailearen eta ikusleen arteko interakzioa klabea den. Apika entzungo zenuen bideojokoen plataforma bat dela baina ez da egia.
Bale, egia da edukiaren ehuneko handi bat bideojokoen ingurukoa dela, baina handik harago, musika, artea, hizketaldiak, elkarrizketak eta abar luze bat topatu daiteke Twitchen.
Eta zer ikusi daiteke Twitchen euskaraz?
Baaaa, errezenarekin hasiko gara. Lehen erran dut bideojokoak Twticheko protagonista nagusiak direla edo hala pentsatu ohi direla. Hala ere, zuek gustoko duzuena hitz egitea, solasaldiak, musika eta bestelako gauzak badira, bukaerara arte itxaron 🙂
Beraz, bideojokoen mundua datsegien horietako bat bazara, ongi apuntatu izen hauek:
- @athe2403 | Nire pankarten maisua (berak irakatsi zidan pankartak egiten LOL), barañaindarra. Zer gehiago behar duzue? Benga, baaale… txikitatik bideojokoetan jolasten du eta beraren arabera “ez du ondo jolasten” baina oso ondo pasatzen du eta baita txatean gaudenak ere. Genshin Impact, Horizon eta antzerako jokoetan ibiltzen da, PlayStationetik jokoan.
- @il4rgi_ | Betidanik bideojokoetan ibilitakoa (askotan @ibila87rekin), “gitarrajole ta ametxlari’a dela dio bere BIOan. PS4tik jokoan ibiltzen da DARK SOULS estiloko jokoetan. Horretaz gain Fall Guys eta antzerako joko kolaboratiboetan ere ibiltzen da tarteka.
- @ibila87 | PS5 eta Nintendo Switcheko bideojokoetan jokatzea gustatzen zaio. Dark Souls, Resident Evil eta antzerako jokoetan ibiltzen da. Horretaz gain, Fall Guys eta bestelako talde jokoetan ere ibiltzen da tarteka.
- @norbait | Aurpegi gabeko galtzerdi bezala ezagutu genuen. Egun, galtzerdia labadorak bahitu dio eta kamera jantzi gabe ibiltzen da Elden Ring, Death Stranding eta antzerako jolasetara ibiltzen dira, beraren arabera, bere “euskara hobetzeko asmoz”.
- @kafearensemea | Zelda, Tunic eta Subnautica estiloko jokoetan dabilen eduki sortzailea. Minecraft, Fall Guys eta Among Us-era ere jolastu izan da.
- @zitalko | Bermeotarra da eta berak dioen moduan “koadrata” dago. Twitzlarien artean sexiena (eta hori hala da)
Gaztetxoenak dira eta ikasketak direla eta azken aldian ez dute zuzeneko askorik egin, baina oso oso twitzlari onak dira, beno, niri asko gustatzen zait nola streameatzen duten XD
Baina, erran dudan moduan, niri bezala hitz egitea gehiago gustoko baduzue, adi, ze Twichen dagoen euskal eduki sortzaileen artean aniztasun handia dago eta!
- @ekintaekin | Golfera jolastea gustoko duen Cadizko iñauterien zale lasartearra. Solasaldiak, elkarrizketak eta edozer gauza topatuko duzue bere kanalean.
- @ionliz | TAKATEKLAren erregea, mekanografia eta txat-aren parte hartzea uztartzen duen jokua martxan jarri duen antzuolatarra. Dagomendat.
- @maketoirratia | Gazte bilbotar ganberroak, euskaraz solasteko helburuarekin sortu zuten podkast moduko saio hau. Nik barre asko botatzen ditut eurekin!
- @pubguitar | Gitarreoa eta bideojokoak, ez beti orden horretan ikusiko duzue Su ta Gar taldearen jarraitzaile sutsu honen kanalean.
Eta, bukatzeko, maritsaltzera izatez eta bokazioz den baten kanala duzue. Neurea!
@arkkuso | Solasaldiak, elkarrizketak, barreak, jokoak… dena delakoa, oso ongi pasatzeko helburuarekin!
Twitchen egiten dugunaren inguruan, #3000twitz ekimenaren inguruan edota beste twitzlarien inguruan gehiago jakin nahi baduzue, utzi iruzkinetan 🙂
PD: Beste sare sozialetan jarraitzen ditudan euskal sortzaileak ezagutu nahi baldituzu, hemen duzue horren inguruko post orokorra. Bertan, sare sozial bakoitzeko artikulua estekatua topatuko duzue.
One thought on “Twitch-en nahi adina eduki EUSKARAZ, edo, kasi”