@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Denak ez du balio dominak eta tituloak lortzearren

Duela egun batzuk El País egunkariak Marta Xargay saskibaloi jokalari ohiaren elkarrizketa argitaratu zuen, saskibaloiaren eta, oro har, kirol munduan hautsak harrotuz. Egunek aurrera egin ahala, Espainiako emakumezkoen saskibaloi selekzioaren inguruko egoera gero eta gehiago ezagutzeko aukera izaten ari gara, tantaka eta oso gutxinaka bada ere.

Gaztezuloko #KontraKantxa blogera Xargayren kontakizuna ekarri nuen, horrelako testigantzak ezagutzea ezinbestekoak direlako, batetik, antzeko egoeraren bat bizitzen ari diren pertsonak bakarrik ez daudela konturatzeko eta, bestetik, gertatzen zaiena behar duten pertsonekin partekatzeko.

Lucas Mondelo Espainiako hautatzailearen ondorioz, Marta Xargayk bulimia eta ortorexia pairatu ditu, bere bizitza osorako markatuta utziz. Gironakoak El País egunkariari azaldutakoaren arabera, pisuaren kontrola kirolarien egunerokotasuna baldintzatzeko erabiltzen zuen entrenatzaileak. Horrek eragin handia izan zuen Xargayrengan, jokalariak irabazteko zuen nahiarekin batuta antsietate egoera konstante batean biziz.

Marta Xargay, ordea, ez da azken urtean Espainiako selekzioarekin lehiatzeari uko egin dion bakarra. Laura Nicholls eta Anna Cruzek ere berdina egin dute, biek ala biek komunikatuetan beren “bizitza pertsonala saskibaloiaren aurretik jartzearen beharra” aipatuz.

https://www.instagram.com/p/COdr2FqFbXI/?utm_source=ig_web_copy_link

https://www.instagram.com/p/CJ6BrlIsVpw/?utm_source=ig_web_copy_link

Anna Cruzek El Paísi egindako adierazpenetan azaldutakoaren arabera, Lucas Mondeloren etengabeko tratu txar psikologikoek estresa, antsietatea eta depresioa eragin zioten: “Goi mailara iristea lortzea oso zaila da eta are zailagoa da horri uko egin behar izatea pertsona batek zure jarduna jasanezina egiteagatik”.

Xargayk egin bezala, Kurks talde errusiarrean, Mondeloren gidaritzapean, lehiatu zen Bartzelonako jokalari hau ere, baina hainbat denboraldi lehenago, 2016-17 denboraldian, hain zuzen ere. Anna Cruzek salatu duenaren arabera eta Mondelo berak egun hauetan plazaratutako prentsa oharrean erraten zuenaren kontra, entrenatzaileak pisuaren gaia, kontrol medikutik harago, presioa eta jazarpen gisa erabiltzen zituen: “Baskularen atzeko keinuak asaldatzeko modukoak ziren. Nire lagun errusiarrek ulertuko ez balute bezala. Jokalari asko hondoratu ditu. Ni ez ninduen hortik harrapatu, baina beste bide batzuetatik egin zuen nire kontra”.

https://www.instagram.com/p/B5lcbPLJslD/?utm_source=ig_web_copy_link

Lucas Mondelok argitaratutako oharrean dio Xargay Kursk taldera eramatea entrenatzaile bezala izan zuen “hautu pertsonala” izan zela. Cruzek azaldu duenez, entrenatzaileak bi jokalari hauen abentura errusiarra Xargay eta Cruzen gaineko zor moral gisa erabili zuen, Bartzelonakoaren hitzetan, entrenatzailearen “metodo obsesiboak eta jazarpena” selekzioan ere ardazteko.

“Goi mailako kirolaren eskakizunak ezin dira gainerako balioen gainetik jarri.  Denak ez du irabazteko balio eta irabazteak ezin du dena justifikatu. Nahikoa dela esatea normalizatu behar da, jasaten diren egoera latzak ez irenstea beti. Denak ez du balio”, adierazi du Cruzek.

Bartzelonakoaren arabera, Espainiako selekzioaren taldearen ibilbide hasieran oso talde kohesionatua zen, baita Mondeloren jazarpenei aurka egiteko orduan ere: “Denborarekin, berak sendotu egin zuen bere agintea garatzeko duen gatazka premia, eta taldearen barruan lehia kaltegarria sustatzen hasi zen“.

https://www.instagram.com/p/B_f-mukpo4c/?utm_source=ig_web_copy_link

Zure jarduna ezinezkoa egiten dizun pertsona bati men egitea mentalki oso gogorra dela adierazi du saskibaloi jokalariak eta Mondelo jarraitu ezean arazoak ematen dituen pertsonaren etiketa izatera pasatzen zarela salatu du: “Goi mailako saskibaloia lana da eta praktika horiek laneko jazarpena da”.

“Nahiago nuke inork ez balu tratu hau berriro bizi beharko. Izugarri gustatzen zaigu lehiatzea, eta gauza onartezinak alde batera uzten ditugu. Dominak eta tituluak ez dira hain garestiak izan behar “, gehitu du.

https://www.instagram.com/p/B4kbCwWpWa_/?utm_source=ig_web_copy_link

Pandemiaren osteko udako prestaketa lehen kontzetrazioa azaroan izan zuten eta Cruzentzat bezala, beste hainbat jokalarirentzat trauma bihurtu zen. Hori izan zen Anna Cruz selekzioarekin egin zuen azken agerpena: “Laguntza psikologikoa behar izan nuen egun horietan entrenatzeko izua gainditzeko”.

Kontzentrazio hartan jasan nituen errespetu falta pertsonal eta profesionalak oso gogorrak izan ziren. Kasurik ez egitetik deskalifikaziora pasatzen zen denen aurrean. Botere abusua umiliazio bihurtu zen. Nire bizitza pribatuko kontuetatik ere defendatu behar izan nuen neure burua. Egun haietan jasan nituen antsietate-erasoek kito esatera eraman ninduten. Ezin nuen nazka hori gehiago jasan “, salatu du. Cruz belauneko ebakutnza batetik atera berria zen hilabete batzuk lehenago, eta lehiakortasuna maila handiena lortzeko babesa topatu beharream etengabeko jazarpenekin topo egin zuen. Antza denez, Xargayk denbora bat hartuko zuela plazaratu zenean Cruzek Gironakoa babesteko idatzitako txioek, Mondelo haserrearazi zuten.

https://twitter.com/CruzAnna15/status/1266426625056538624

Kontzentrazio horri amaiera emateko, telebista bidez ikusteko aukera egon zen norgehiagoka antolatu zuten selekzioko jokalarien artean. Bi talde oso deskonpentsatuak osatu eta norgehiagokan zehar Lucas Mondelo hautatzaileak entrenatzaile aulkitik talde batekin eta bestearekiko izandako jarrera oso desberdinak izan zirela salatu du Anna Cruzek.

2019an urrea lortu eta gero Xargayk, Cruzek eta Nichollsek egoera jasaten jarraitzeaz nazkatu eta Espainiako taldean lehiatzeari uko egin diote. Aurtengo uztailean, Eurobasketeko final-laurdenetan Serbiaren aurka galdu eta, duela egun batzuk, Olinpiar Jokoetan, Frantziaren aurkako kanporaketa galdu egin zuten.Ezin izan nuen telebista jarri ere egin. Min ematen zidan haiek ikusteak. Gu (Xargay, Nicholls eta Cruz) ez gaude hor kiroletik at dauden arrazoiengatik. Urte asko eta gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin. Une politak eta zailak “, aitortu du Cruzek.

Anna Cruz jokalari garrantzitsua bihurtu da lehiatzen duen talde guztietan. 34 urteko Bartzelonako jokalari hau WNBAko txapelduna izan zen 2015ean eta 158 alditan lehiatu da Espainiako selekzioarekin, talde honekin 8 domina lortu dituela. Gaur egun Zaragozako Casademont taldean jokatzen du, aurreko denboraldian Gasteizko Araski taldetik igaro ostean.

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude