Sexiiiiiiiiissss zer moduz zaudete? Ni, beno, egia esan orain lasaiago nago baina a ze azeleratua ibili naizen azken aldian eta kontziente izan gabe gainera! Atzo Youtubera igo nuen bideoan esan nuen bezala (post honen bukaeran utziko dizuet bideotxoa), antsietatea bisitan izan dut. Eta ia alde egiteko atea irekitzen hasi bada ere, hementxe jarraitzen du.
Ze garrantzitsua den jabetzea gertatzen zaigunaz, gure egoteko edo egiteko moduez.. Ze pasada! Horrek kriston boterea ematen digu geure buruarekiko ezagutza zabaltzeko. Oso pozik nago “nahiko azkar” detektatu ditudalako antsietate totxora bideratzen ari nindutenak: apatia, memoria galtzea (pentsa, ni Dory-ren atzekoa naiz horretan, burua ez dut ahazten lepoari itsatsita dudalako!), erabat despistatua egotea (bai, normalean baino gehiago), gauzak egiteko gogorik (eta indarrik) ez izatea..
Nire 33 urte hauetan, bizitzako epe ezberdinetan antsietatearekin bizi behar izan dut eta horrek neure burua hobe ezagutzera behartu eta antsietatearekin bizitzen ikasten lagundu dit. Neure buruarekin lotuta dauden gauzetarako nahiko independientea naizela uste dut eta asko gustatzen zait neure kabuz gauzak egitea eta neure kabuz gauzak egiten ikastea. Beraz, baliteke, momentu askotan, eremu honekiko, laguntza eskatzea kostatu izana. Hala ere, maite nautenekin hitz egin eta laguntza eskatu nuenetik, psikologoarenean egon izan naiz eta asko eskertu dudan gauza izan da, egia esan.
Pertsona alaia eta umoretsua naiz (normalean bideoetan eta sare sozialetan ere hala ikusi nazakezue) eta horrelakoa izaten jarraitu nahi dut. Baina, ni ere banaiz pertsona behatzailea, lasaia eta aldi berean azeleratua, eta ere banaiz antsietatearekin bizi behar (izan) den pertsona.
Delirium Temens taldeak (grupazoa!) badu abesti bat ‘Ni naiz naizena‘ (1989) eta abesti honen letrak esaten duen bezala:
Ni
naiz naizena
bat gehiago denen artean
nahiz eta pixkat berezia nahi izan.
Gaurko post honetan ez nuen honen inguruan idaztea pentsatua, Esne Beltzaren kontzertuaren inguruko reviewa egitea zen nire asmoa (hurrengora izango duzue, lasai sexisss) baina atzoko bideoa eta gero mezu oso politak iritsi zaizkit. Milesker <3
Uste dut garrantzitsua dela horrelako egoerak eta bizipenak ikustaraztea. Egia da, normalean baino pixkat gehiago ireki naizela, baina pertsona bakarrari lagungarri suertatzearekin ni pozik.
Milesker pantailaren bestaldean egoteagatik sexiss
ARK.
PD💖: Delirium Tremensen abestia topatzen saiatzen nenbilela, ZUEN AHOTSA izeneko taldetxo bat deskubritu det eta ojo! asko flipatu dit euren musika estiloa. Beraz, hemen partekatuko dizuet BIS moduan