@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Erasotzailerik ez Sare Sozialetan!

Aii sexis! Zer moduz zaudete? Ni nekatuta baina gogotsu ze, a lo tonto  otsailan gaude! Ni ez naiz konturatu eta atzo kriston agobioa sartu zitzaidan, ze badakizue.. oposaketak… hil nahi dut!

Hasiera batean Esne Beltzaren kontzertuaren inguruan idazteko asmoa nuen baina pasaden astean hainbat gauza gertatu ziren ez ditudanak ulertzen. Akaso nire kontua da baina, ez dakit.. Horregatik gaurkoan ulertzen ez dudan gauza bat partekatu nahi dut zuekin.

2024 urte bukaeratik, Instagramen, @denuncias_euskalherria eta @denuncias_irunax kontuek emakume askoren testigantzak jaso eta publikatzen ari dira. Uste dut beharrezkoa dela horrelako testigantzak ezagutzea, are gehiago Iñigo Errejonen kasuaren baitan Elisa Mouliaári egindako galdeketa eta horrek emakumeari, jazotako erasoa salatzeagatik, eratorritako bigarren eta hirugarren erasoak adibide bezala kontuan hartzen baditugu. Izan daiteke bide judizialean sinisten ez dutelako edo izan daiteke berriz erasotsuak izateari prest ez egotea. Horregatik da garrantzitsua horrelako kontuak egotea.

@denuncias_euskalherria -k aurreko astean plazaratu zituen testigantzek influentzer musikal bati egiten zioten erreferentzia. Oso gertakari gogorrak jasotzen zituzten testigantza hauek:

 

Gogoan dut, bideoak euskaraz egiten hasi zenean jarraitzen nuela Euskadi Irratian elkarrizketatu genuenean, bideoak euskaraz egiten zituela gaztelerazkoek baina view gehiago ematen zizkiotelako aitortu zuen arte. Literalki horrela esan zuen, ze berak gazteleraz estilo bereko bideoak egiten zituen.

Euskaraz erreperkusio gehiago izan duela zenbakiei dagokionez, kolaborazio dexente egin ditu euskaraz kantatzen duten musikariekin. Beraz, zer nahi duzue pentsatzea… akaso aukera ematen badiote gazteleraz arrakasta izango lukeela, gaztelerara pasako dela? well..

Testigantzak publiko egin zirenetik jarraitzaile kopurua jeitsi bazaio ere, oraindik harritu egiten naiz bere instagram zein tiktokeko kontuak jarraitzen dituzten kopuru zein pertsona ezagunak ikustean. Testigantzak oso fuerteak dira eta dexenteak dira. Hemen @ibai_romero-k oso ongi azaldu zuen TikTokeko bideo honetan:

@ibairomeroo

erasotzaileik ez sare sozialetan, eta askoz gutxio figura publiko bezela! #zuretzat #euskaldunaktiktoken #euskalherria❤💚 #fyp #parati #viral

♬ sonido original – ibai romero

Era berean, bat nator @luma.ov-ek plataforma honetan ere azaldutakoarekin: erasotzaileek ez dute kabidarik gure espazioetan. Eta txikis, askotan erraten dudan bezala, eremu digitala ere gure bizitzaren parte den heinean, sare sozialetan ere ez dira alde batera geratzen “erasotzaileak kanpora” esaten dugunean.

@luma.ov

erasotzaileak sare sozialetatik kanpo. #euskalherria #zuretzat #euskera

♬ sonido original – Luma 😉

 

Oso mingarria da zure erasotzailearekin topo egitea.

Oso mingarria da zure erasotzaileak nolabaiteko babes soziala izatea.

Oso mingarria da zure erasotzaileak nolabaiteko “arrakasta soziala” duela ikustea.

 

Ze sexis, bere herritik alde egin behar izan duen pertsona batek, salaketak jarri dizkioten pertsona bati, eta dirudienez bere horretan jarraitzen duen pertsona batek ez du barkamenik eskatu eta ez dut uste eskatuko duenik ere.

Beraz, ez dut ulertzen zergatik oraindik orain Euskal Herriko erreferente ezberdinek, oraindik orain sare sozialetan jarraitzen duten.

Bukatu baino lehen,  gustatuko litzaidake noizbait ikusten baduzue erasotzaile bat jarraitzen dudala nirekin harremanetan jartzeko eskatu nahi dizuet.

Animo astearekin txikis!

⭐🌈🙃ARK.

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude