@ARKKUSO

IruΓ±e Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Iritsi da, hemen da sexi koadrilaren NEWSLETTERRA!

Gaur berez ez da blog eguna. Osea, bada, astelehena delako, baina hilabeteko azkenekoa denez, horrek esan nahi du sorpresika bat nuela gordeta.

πŸ’£ B O O M πŸ’₯

Bai, sorpresa hauxe da: newsletter bat. Zergatik? Zertarako? Galdera oso onak, egia esan. Post hau bukaeraraino irakurtzera gonbidatzen zaituztet 😜

Akaso pentsatuko duzue newsletter bat, gaur egun erotzeko modukoa dela.. ba sexi, badakizue marisaltsera bat naizela eta gauza berriak ezagutzea eta probatzea gustoko dudala.

2025 honetako nire erronketako bat sare sozialetan egiten dudanari bueltatxo bat ematea da. Hori dela eta, aurten πŸ–ŠοΈblogari eta πŸ“Ίyoutubeko kanalari egurra ematea erabaki dut:

  • Astelehenak – 19:00 Blogean post berria daukagu.
    *Hilabeteko azken astelehenetan: Blogean ez da ezer argitaratuko (printzipioz) baina zure emailean super newsletter hau jasoko duzu, beraz harpidetu zaitez πŸ™‚

  • Asteazkenak – 19:00 Youtuben bideo randomak, hau da, denetarikoak: Tag-ak, reviewak, hausnarketak, errezetak, gauzak frogatzen (eta probatzen baita ere)…

  • Igandeak – 19:00 Youtuben #Asterokoa. Weeklya edo astea nirekin. Urte bete β€œgordeta” izatea nahi izan dut aspalditik eta aurten esan nuen: zergatik ez?

Newsletter hau zertarako?

Zergatik gauza bat aukeratu gehiagotaz edota gehiagorekin gozatzen badut? Askotan, beti ez errateagatik, oso zaila egiten zait gogoko ditudan gauzak aukeratzea. Zuei ere gertatzen zaizue?

Kontua da aurreko urtean hilabete bukaeran (beno, ez beti bukaeran, ejejje) hilabeteko nire maite dutak edo beste modu batera esanda, hilabeteko gogokoenak hizpide nituen bideoak egiten nituen: irakurritako liburu gogokoena, ikusitako filme/telesail gogokoena, sortzaile gogokoena, etab.

Ideia errekuperatu nahiko nuke eta pentsatu nuen aitzaki polita izan zitekeela newsletterraren kontu hau.

Lehenengoa dagoeneko irakurgai πŸ’–

Hilabetearen azkeneko astelehenena, blogean sarrerarik ez da egonen. horren ordez, 19:00etan mezutxo bat jaso dezakezue zuen posta elektronikoa hilabeteko nire gauza gogokoenekin, deskubrimenduekin eta antzerako gauzekin.

Hementxe duzue lehenengo newsletterra. Gustoko izatea espero dutπŸ’Ÿ Prest?

πŸ“© N E W S L E T T E R R A πŸ“©

Β 

β­πŸŒˆπŸ™ƒARK.

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude