Sexi koadrila! Zer moduz zaudete? Zer moduz doa Blue Monday delakoa? Zuek ere uste duzue kontsumismoak (eta kapitalismoak) sortutako egun bate dela, geure zilborrari begira jarraitu dezagun? Astelehenak mierda bat dira, lan egin behar dugulako, eta listo. Hori kapitalismoa da, literalki.
Ni ongi nago, pixkat nekatuta aitortu behar dizuet, baina pozik egia erran. Aurreko larunbatean festa oso guai batean egon nintzen. Guaia izan zen, bereziki, astebete lehenago, joateko asmoa ez nuelako, beldurrengatik edo, eta azkenean bertan egoteko aukera izan nuen Uxuri esker <3 . Noizbait beldurrik baduzue, gogoan izan, lagunekin errazago dela horiei aurre egitea. Eta beno, ez bakarrik beldurrei 🙂
Tira, gaurkoan 2025 honetan joan naizen lehenengo kontzertuaren inguruan idatzi nahiko nuke. Beno, kontzertua ez, ze Pellok behin baino gehiagotan errepikatu zuen han eta hemen egindako elkarrizketetan (baita gure kanalean ere jejej) Nafarroa Arenan urtarrilaren 3 eta 4ean izango zena ez zela kontzertu bat. Mitoaroa ikuskizun bat izan zen, Euskal Herriko mitologia ardatz, ZETAK taldearen abestiak gidari, istorio bat kontatu ziguna.
Dirudienez, istorioak nola jarraitzen duen jakiteko irailera arte itxaron beharko dugu, Ilunben izango diren kontzertuetara alegia. Nik sarrera badut, eta zuek?
ZETAK taldearen proposamen artistiko eta musikala maite dudala aitortu behar dut kontzertuaren inguruan hitz egiten hasi baino lehen, beraz ez naiz batere objektiboa izango. Baina, utzidazue zuei galdera bat egiten: objektibitatea existitzen al da? Nire ustez, ez.
Kazetaritza ikasketak egiten nengoenean konturatu nintzen horretaz: errealitatea zintzotasunez kontatu behar du kazetariak, baina begiratzen duen moduan eta begiratzen duen tokitik dagoeneko eragina izango du kontakizun horretan inkontzienteki bada ere.
Goazen harira: MITOAROA! Euskaratik eta euskaraz sortutako musika ikuskizun (edo ikuskizun musikala¿?) izan zen Nafarroa Arenan 30.000 pertsonek bizitzeko aukera izan genuena.
ZETAK taldeak proposamen artistiko osatua aurkeztu zuen, musika, ikus-entzunezkoen eta dantzaren bidez. Euskal mitologiaren zein Nafarroako ihauterietako pertsonaiez lagunduta, Pello itzaletako mundurako ibilbidea egin zuen taldean abestien bitartez, bost kapitulutan banatutako show honetan.
Apustu tekniko eta artistiko izugarria iruditu zitzaidan hasieratik: eszenatokiak pasarela bat zuen eta eszenatokiak berak hainbat maila edo solairu dituen ere, horrek espazio ezberdinak sortzen zituela. Hasiera urez betetako kubikulu batean sartuta ikusi nuenean, vlogean erran nuen moduan: Pello, jokua pasa duzu!
Nire momentu gogokoenak, aipatutako honekin batera, Hileta Kantu Nafarra abestian bideoklipa zuzenean erreproduzitu izana (BZO, nik uste nuen bideoklipa jarri zigutela pantailetan!) eta showaren bukaera Aralarko Damaren abestiarekin.
Iruditzen zait eszenatoki gainean modu bisiblean zein ikusten ez genituela, zein eszenatokitik kanpo egindako lana (aurretik egindakoa, momentukoa eta ondorengoa) izugarria izan zela. Zelako koordinazioa den dena hain ongi ateratzeko, behitzat gure lekutik begiratuta. Barrutik akaso, gauzaren bat edo beste identifikatuta izanen dutela hobetzeko modukoa. Iruditzen zait kriston ekoizpena izan dela showtzar honetan: estanke momentua eta bideokliparena eske ze brutala eta ze fantasia.
Aitortu behar dut ikuskizuna ikusi ondoren motibatuago atera nintzela (oraindik) sareko eduki sorkuntzan jarraitzeko. Izan ere, uste dut ZETAKek eta oro har, Pellok, apustu izugarria egin dutela ikuskizun honekin, basikamente ZETAK proiektuan sinisten dutelako. Beraz, Pello eta ZETAK krew milesker horrengatik, bene-benetan.
Espero dut Nafarroa Arenakoa balio izatea jendea konturatzeko euskaratik eta euskaraz beste hizkuntzetan egiten diren gauzak egin daitezkeela!
Bide batez, PEtaZETAK esana dago? jijiji
Gehien harritu ninduten gauzak, alde batetik ilarak izan ziren. BZO? Iker eta biok lehenago geratu ginen pote bat hartzeko, eta OSTRAS! Sadarrari buelta ematen zioten ia ilarek! Egia esan ez zigun grazia askorik egin, kar, kar, kar.. ilara egitea ze adibidez BERRI TXARRAKen azken kontzertuan halakorik ez genuen izan: iritsi eta sartu izan zen.
Hala ere, uste dut niri baino gehiago izorratuko ziela ZETAKen fanak ez diren horiei, basikamente FOMOArengatik edota “koadrilakoak doazelako” esaten zuten haiei. Pello, ongi jokatua!
Flipatuta utzi ninduen beste gauza bat, eta telebistako emisioa gerora ikusita eta jende gehiagorekin hitz egin ostean konfirmatu dudana izan zen jendea nahiko geldi zegoela. Iker eta biok dena eman genuen. Batzuen arabera shockarengatik izan zitekeen. Baina…
Ez dakit Rick… Iruditzen zait herri honetan asko kostatzen zaigula, bereziki euskararekin lotuta duten proiektuetan dabiltzan jendeari aitortza egitea. ZETAKek MITOAROA egin behar izan du jendeak esateko WOW, ezdakit zer. Kontua da: nondik eta zeri ari gatzaio erreparatzen? Ez badago horrelako apustu ekonomiko eta teknikorik ez du gure atentzioa merezi? OSTRAS, OSTRAS!
Kasu honetan, proposamen artistikoari erreparatzen badiogu, egindako apustu tekniko, pertsonal, artistiko, kultural… etabarrez ari bagara super ados. Baina ez dakit, iruditzen zait begiak zifrekin eta zenbakiekin betetzen zaizkigula maiz eta euskal folklorearekin lotuta badago are gehiago.
Tiktoken (eta kalean) egunero ikusten ditut “euskara gure hizkuntza“, o “ze polita gure hizkuntza”, “gora euskara“, edota “en euskera no decimos…”.. euskara hor apalean polit egiten dagoen altxor bat balitz bezala. Eta gauza bat esango dizuet: euskara ez da altxor bat. Eta ez diot nik bakarrik. Begira, begira zer erraten duen Onintza Enbeitak:
Euskara erabili behar den hizkuntza bat da. Erabili behar da klasean eta etxea. Erabili behar da instituzio publiko zein pribatuetan. Erabili behar da lagunartean zein lantokian. Erabili behar da SAREAN ere!
Has gaitezen euskara erabiltzen eta utzi iezaiozue euskara folklorizatzeari zein euskara soilik ordainpeko proiektuetan erabiltzeari mesedez.
Era berean, hasi euskarazko musika entzuten, euskarazko antzezlanak ikusten, euskarazko telesailak eta filmeak ikusten, euskarazko liburuak irakurtzen eta, noski, sarean euskaraz eta euskaratik edukia sortzen dugunak babesten (geure edukia kontsumituz, partekatuz, eta honekin interaktuatuz, doakoa dela beibis!).
Eta hasi, ZETAKen egin zuten moduan, euskarazko telebistaren aldeko apustua egiten. Tamalez, gaur egun, ETB2n doa aurrekontu gehiena eta, beraz, programazio anitzagoa izanda, ikuslegoaren gehiengoa bereganatzen du ETB1ekin alderatuta. Hor ZETAKeko lagunak oso azkarrak izan ziren, Nafarroatik, euskaratik eta euskaraz sortutako ikuskizun bat ETB2 katean ematen.
Elkarrizketa egin nahi dizutela eta gazteleraz egitea eskatzen dizutela? Esan euskaraz egingo dutela, azpititulatuko edo doblatuko dute, lasai egon.
Enfin sexis, ez zen buruan pentsatua nuen post honen bukaera baina… sutzen nau ikustea jende oso interesgarria euskaraz eta euskaratik sortzen eta, aldiz, kredituak, espazioa eta ahotsa euskara merkantilizatzen eta folklorizatzen dutenei ematea. Hor arazoa dutenak bi dira, bata hori egiten duena, eta bestea ahotsa/espazioa/kreditua/viewa/likeak ematen dizkionak.
Zuen iruzkinak irakurtzeko desiratzen nabil!
Datorren astera arte sexis!