@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Kaixo 2025! Erronkak, proiektuak eta gehiago!

Urte berri on sexi koadrila! Zer moduz ekin diozue urte berriari? Ni pozik, ilusioz beteta eta gogotsu nago erronka, proiektu eta esperientzia berriei ekiteko!

Azkeneko urteetan bezala, aurten ere Lanzaroten agurtu nuen 2024a eta ongi etorria eman nion 2025 honi. Zenbat gustatzen zaidan irla kanariar hau! Super lasaia iruditzen zait eta deskonektatzeko aukera izan dut bertara joan naizenetan <3

Aitortu behar dut dramika pixkat ere izan nuela (beno, kasi), izan ere 4ean bueltatzen ginen Iruñera eta zer zegoen Iruñean 2025eko urtarrilaren 4ean Nafarroa Arenan? Kontzertu bat? Ez; MITOAROA! (barkatu, egin behar nuen hahaha).

Kontua da Madrilen oso lainotuta zegoen eta hegazkinen ezin zuten ez lurreratu ez aireratu. Lanzarotetik ordubete beranduago atera ginen eta uste genuen Iruñera eramango gintuen hegazkinera ozta-ozta iritsiko ginela, baaaaainaaaa… esan dudan bezala, lainoa izugarria zen eta aireratzen eta lurreratze guztiek atzerapena zuten.

Zortea izan genuen, ze bussiness mailan joateko aukera ematen zigun eskaintza batekin hartu genuen bidaia eta horrek esan nahi du Iberiaren VIP gunean egoteko aukera genuela. Sexis, ze fantasia den hori: besaulki erosoak, zure gailu teknologikoak kargatzeko hamaikamila leku, konsignak, lo egiteko eta dutxa bat hartzeko espazioak eta jateko eta edateko nahi duzuna. Beno, hortxe zenuenetik.

Uste nuen enintzela Mitoarora iritsiko (dramaren erregina, banaiz!) eta hori dela eta nire Intagrameko kontuan storiesetan partekatu nuen. Nire lagunek oso ongi pasatu zutela esan didate, beraz,  ia hemen zaudetela, jarraitu nazazue Instagramen, ez?

Hasi berri dugun 2025 hau gogotsu eta ilusioz beteta hasi dut, eta baita bertigo pixkatekin. Atzo Youtubeko kanalera igo nuen bideoan urte honetarako jarritako erronkak azaldu nituen, bereziki eduki sorkuntzari dagokionak.

Imaginatuko duzuen bezala, hauek ez dira neure buruari urte honetarako jarri dizkiodan bakarrak. Neure buruari dagokionak badaude batzuk urte osorako eta beste batzuk urte erdiko iraupena dutenak:

Urte osoko erronka nagusiak hiru dira:

  • Bizimodu aktiboagoa eramatea: alimentazioa, jarduera fisikoa eta ohituren aldaketa.
  • Diruarekin dudan harremana hobetzea: aurrezten ikastea.
  • Espazioak ber-okupatzea. Azken urteetan arrazoi ezberdinetatik hainbat espazioetatik urrundu egin naiz eta asko kostatzen zait horietan egotea eta inkluso hurbiltzea.

Epe laburragora begirako erronka:

  • Oposaketa prestatzea plaza lortu ahal izateko.

Atzo Youtubera igo nuen bideoan aipatzen nuen bezala, eduki sorkuntzari dagokionez, 2025 urte honetan bi izango dira, oposaketak pasatu arte behintzat, eta hauek YOUTUBEko kanala eta BLOG hau.

Bideoan aipatzen dudan bezala, honelakoa izango da programazioa uztaila bitarte, hau barne. Astelehenetan, arratsaldeko 19:00ean, blogean post berri bat izango dugu. Asteazkenean eta igandean, 19:00ean ere, Youtuben bideo bana izango duzue. Igandean ateko errepasoa izango dugu vlog formatuan eta asteazkenean bestelako bideo motak izango ditugu: errezetak, gauzak probatzen, reviewak, hausnarketak, haul-ak eta saltseoa, betiko moduan!

AstelehenaAsteazkenaIgandea
BlogaYoutubeYoutube

Ni oso Youtube zalea naiz plataforma bezala eta bereziki, plataforma honetan topatzen dudan edukiarekin. Iruditzen zait euskaratik eta euskaraz sortutako edukiek kriston espazioa dutela plataforma honetan. Twitter kenduta, plataforma honetan izan da ni jaio nintzelako eta honi esker komunikatzaile bezala asko hazi naizela erranen nuke; nire kanaleko lehenengo bideoa eta argitaratu dudan azkenekoa ikustea baino ez dago (egiten baduzue, asko eskertuko nizueke iruzkinetan nirekin partekatuko bazenute).

Era berean, betidanik gustatu zait idaztea eta oso saturatuta nagoenean nire koadernoan idazten hustutzen naiz. Betidanik blogak izan ditut, baina youtuberekin pasatu izan zaidan bezala ez dut jarraikortasunik izan, orain arte. Ilusio izugarria ematen dit bloga berrartzea. Iruditzen zait potentzialitate handia dutela, oraindik, blogek eta iruditzen zait 2025ean blogek espazio digitala okupatzera bueltatu daitezkeela. Zer diozue zuek?

Ikusten duzuen bezala, 2025 honetan gustoko ditudan bi espazioetan indarrak jartzearen aldeko apustua egingo dut, gustatzen zaizkidan horietan eta gozatzen dudan horietan. Oso garrantzitsua iruditzen zait oinarrian hori egotea, ze, sexis, planteamendu hau TikTokekin egingo banu, ez dakit urtarrila bukaeran erronkarekin jarraituko nukeen..

Beraz, badakizue, astelehenero 19:00ean zita bat izango dugu hementxe, blog honetan eta hilabeteko azken astelehenetan.. beno… hori datorren urtarrilaren 27ra itxaron beharko duzue 😜

Datorren astera arte sexis!

⭐️🌈🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude