@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

LasaiLasai Twitchen gozatzeko aukera berriak

Dakizuenez niri aaaaskoo gustatzen zait hitz egitea; jatearekin eta berre egitearekin nire egunek izan behar duten musta da. Horietaz gain, nire egunerokotasunean gauza zein pertsona berriak ezagutzea gustoko dut eta super kitzikagarria iruditzen zait!

Asko gustatzen zaidan beste gauza bat nire ingurukoei nik miresten edo jarraitzen ditudan pertsonak aurkeztea da. Hau guztia batu dut #LasaiLasai izeneko saio batean.

Koadrilan, lagun artean egiten den solasaldia da #LasaiLasai eta modu batera edo bestera niretzat garrantzitsuak diren pertsonak ekarri eta elkarrizketatzen ditut.

Asteazkenero egin izan ditut eta orain artekoak Youtubeko nire kanalera igotzen ari naiz.

Elkarrizketa hauek nire TWITCH kanalean egiten ditut eta gerora YOUTUBE eta PODKAST plataformetara igotzen ditut.

💻 TWITCH

🎙 SPOTIFY

Oraingoz beste bi geratzen dira urtea bukatu baino lehen. Beraz, animatu, sartu eta gozatu!

  • Azaroak 29 – 21:00 >> Goiatz Labandibar
  • Abenduak 13 – 21:00 aldera >> Xabier Mendizabal Vitoriano
  • Abenduak 20 – 21:00 >> Aitor Huizi

Sarean ikusiko dugu elkar!

⭐️🌈🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude