Goiz goizetan egun on eta gauetan gabon, Ilargiko leihoan dagoeneko ez daude ez Nobita, ez Doraemon.
POST edo sarrera hau nola hasi ez nekien eta burura etorri zaidan lehenengo gauza idatzi dut eta hara! Doraemonen introa!
Zer moduz zaudete sexy koadrila? Asteburua deskantsatzeko erabili duzue edota parranduki pixkat egin duzue?
Urte hasieretan, urtarrilean asmoz betetzen dugu burua: gimnasiora apuntatu, hizkuntza bat ikasi, gehiago bidaiatu, bla, bla, bla. Eta, azken finean hori da: bla, bla, bla.
Niri ‘asmo’en kontzeptua ez zait asko gustatzen, normalean horretan geratzen direlako: asmoan/asmoetan. Nik normalean erronkak ezartzen ditut. Niri funtzionatzen dit joko moduan planteatzea.
Ba tira, hemen dituzue 2022rako erronkak eta super albistea: ATZO YOUTUBERA BUELTATU NINTZEN!
(post-ak beherago jarraitzen du)
Astelehenak gogorrak direla denok dakigu. Hori dela eta, hemendik aurrera, astelehenero blog honetan post berria izango duzue, baina hori ez da berritasun bakarra:
- Astelehena – 11:00 | Bloga
- Asteazkena – 21:00 | Twitch
- Osteguna – 11:00 | Bloga
- Igandea – 12:12 | Youtube & 19:00 | Twitch #txillgandea
Bideoan erraten dudan moduan, 2022a nire urtea izango dela badakit eta kostata bada ere, hala izateko dena emango dut. Nire urtea nola doan jakiteko, jarraitu nazazue nire sare sozialetan ze… 🔥🔥🔥
♥ Twitter: https://twitter.com/arkkuso
♥ Youtube: https://www.youtube.com/arkkuso
♥ Twitch: https://www.twitch.tv/arkkuso
♥ Instagram: https://www.instagram.com/arkkuso
♥ TikTok: https://www.tiktok.com/@arkkuso
PD: Zeintzuk dira 2022 urtarako zuen erronkak? 👀 Zuen erronkak ezagutu eta zure komentarioak irakurtzeko irrikitan nago!