Astelehenean Navarra TVn Twitchen inguruan hitz egiten egon nintzen José Luis Lavillarekin (Pepelu) batera. Oso oso esperientzia polita izan zen, egia esan.
Dagoeneko hainbat elkarrizketa egin badidate ere, uste dut urdurien egon naizena izan dela bai gazteleraz nik normalean euskaraz azaltzen eta hitz egiten dudan gai baten inguruan (Twitch) solastu behar nuelako eta, bestetik, telebistan gaiaren inguruan egiten zidaten lehengo elkarrizketa zelako.
Gainera, bukatzean, kazetarietako bat (ez nintzen bere izenarekin geratu, ze disaster) gurekin atera zen mikroak etab. kentzen laguntzera eta erraten dit bapatean: “Zuk Bilbon ikasi zenuen, ezta?“. Eta ni:
Ba kontuan da bera ere Bilbon kazetaritza ikasi zuela! Hare gehiago, labekada berdinekoak gara, baina nik Kazetaritza euskaraz ikasten nenbilen bitartean, berak gradu bera gazteleraz ikasten zebilen.
Tira.. anekdotika hauek albo batera utzita, hementxe uzten dizuet txioa, bertan esteka duzue guztia ikusteko. Ikusten baduzue ezaidazue hemendik, Twitter edo Insta bidez ze iruditu zaizuen mese ^^
💻#Twitch ha ido ganando terreno en el competitivo mundo del streaming
Nos introducimos en esta plataforma con los streamers Iruñe Astitz (@Arkkuso) y Jose Luis Lavilla (@Pepelu_Lav)
Vídeo completo⬇️https://t.co/rMnf6mHJ0H pic.twitter.com/mbGOoy32A9
— Navarra Televisión (@NavarraTV) October 5, 2021