@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Saio berria @arkkuso Twitch kanalean: ‘Zenbait Meloi, Hainbat Mazedonia’

Erraten da Twitchen bideojokoekin zerikusia duen edukia baino ez dela aurkitzen eta oker daude. Askotariko edukiak daude, askotariko hizkuntzetan. Baita euskaraz ere.

Aber.. egia erran behar badut, nik bideojoetan oso txarra naiz, eta beraz, nik Twitchen kontu kontari ibiltzen naiz. Barre egitearekin, gauza berriak ikastearekin eta jaten gozatzearekin batera, hitz egitea nire egunerokotasunaren ezinbestekoak dira.

Abenduan urtebete beteko da plataforma honetan zuzenekoak egiten hasi nintzenetik. Ordutik askotariko edukia sortzen joan naiz: elkarrizketak, joko kolaboratiboak, dokumentalak elkarrekin ikusi eta komentatzea…

Irailarekin batera ‘Zenbait Meloi, Hainbat Mazedonia’ (milesker @Ionliz izena proposatzeagatik) saioa martxan jarri dugu Unai Guenaga Urrestilla ta biok.

Eta galdetuko duzue: baina zuek ze egongo zarete, zuzenean meloiak buruarekin irekitzen ala?

Baaaa hori ikustea (egitea ez dut uste) interesgarria balitz ere, ‘Zenbait Meloi, Hainbat Mazedonia’ saioan, atal bakoitzean, zabal bezain sakona den gai bati heltzen diogu. Gure bizipenetatik eta esperientzietatik jorratzen ditugu gaiak eta gu kamera aurrean bagaude ere, txatean idazten dutenek, zein audio bidez sartzen direnak ere saioaren parte dira.

Asteazkenero egiten dugu saioa. 21:00ean streaming bidez zuenean solasten gara nire Twitcheko kanalean eta gerora Youtubera zatitxo bat igotzen dugu, baita podcast plataformetara ere:

Eta gainera.. Berrian agertu gara: Lea Artibaiko Hitza | Nafarroako Hitza

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude